euskara
56
6
Ingurumena
5
Segurtasuna
Plaka ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Erabili beti janari
bakoitzari dagokion potentzia. Bukatzerakoan,
foku bero-emaileak dituzten modeloetan jana
prestatu duzun fokuan bertan utz dezakezu
ontzia, horrela bertan metatutako beroa erabil
dezakezu eta energia aurreztu.
Ahal duzun guztietan, erabili tapa tenperatura
mantentzeko, lurrunaren bidez beroa galtzen
baita.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen
kudeaketa.
Ez nahastu aparatuak etxeko hondakin
orokorrekin.
Utzi zure plaka hondakin bilketarako zentro berezi
batean.
Etxetresna elektrikoak birziklatzeak osasunerako
eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak
saihesten ditu, eta energia eta baliabideak
aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan herriko agintariekin edo plaka erosi
zenuen saltokiarekin.
• Plakaren sareko zirkuituak ebaketa-etengailu
omnipolar bat izan behar du, eta etengailu
horren kontaktuen artean gutxienez 3mm-ko
distantzia izan behar da.
• Instalazio elektrikoa ezaugarri-plakan
adierazitako gehienezko potentziara egokitu
behar da, eta korronte elektrikoaren hargunea
arauzko lur-hargunera.
• Kablea hondatuta badago, saldu osteko
zerbitzuak edo antzeko langile gaituren batek
ordeztu behar du, arriskua saihesteko.
• Indukzio-fokuek ontziak detektatzeko sistema
bat dute. Bakarrik ontzia gainean badute
berotuko dute.
• Fokua erabili ondoren dagokion aginteaz itzali.
Ez zaitez fi datu ontziak detektatzeko gailuaz
• Beirazko gainazala pitzatu edo hausten bada,
deskonektatu plaka saretik berehala, gerta
daitezkeen txoke elektrikoak ekiditeko. Ez erabili
plaka, beira aldatu arte.
• Haur txikiak plakatik urrun mantendu eta erabili
blokeo sistema aginteekin jolas ez daitezen.
• Aparatu hau ez da gaitasunak murriztuta
dituzten pertsonek erabiltzeko.
• Plaka baimendutako instalatzaile batek instalatu
behar du, eta horretarako fabrikatzailearen
instrukzioak eta eskemak jarraitu behar ditu.
• Plaka denbora luzez erabili ondoren,
kozinatzeko aldea agian bero egongo da eta
ikusiko da. Ez ukitu alde horiek (5.1.1).
• Babesa, janariak gainezka egiten duenerako:
Janariak gainezka egiten duelako eta objektuak
gainean jarri direlako sentsoreak estalita
badaude, pantailan ikusiko dugu, txistu bat
entzungo dugu eta plaka gelditu egingo da.
Garbitu plaka edo kendu objektua, eta plaka
berriro abian jarri (5.1.2, 5.1.3).
• Deskonexio automatikoa: Fokua itzaltzea
ahazten bazaizu, automatikoki itzaliko da,
denbora bat pasa ondoren (1-10 ordu,
aukeratutako potentziaren arabera).
Garrantzitsua. Bihotz-estimulagailuak eta
inplante aktiboak dituzten erabiltzaileentzat:
plakak asaldu elektromagnetikoei buruz indarrean
dauden arauak betetzen ditu (2004/108/
CE zuzentaraua). Martxan dagoenean ez die
gainontzeko aparatu elektrikoei eragiten, azken
hauek aipatutako araua betetzen badute.
Indukziozko plakak eremu magnetikoak sortzen
ditu bere inguru hurbilenean. Plaka baten eta
bihotz-estimulagailu baten artean interferentziarik
egon ez dadin, estimulagailuak dagokion
araudiaren arabera diseinatuta egon beharko
du. Estimulagailuaren gainean edo bestelako
bateragarritasunaren gainean zerbait jakin nahi
izanez gero, fabrikatzaileari edo zure medikuari
galde diezaiokezu.
edo
agertzen da. Zirkuitu elektronikoak
berotu egin dira (4.1.3)
Plaka martxan dagoela argiak keinuka ari
dira. Erabiltzen ari zaren ontzia ez da egokia.
Potentzia baxuetan kozinatzen ari bazara,
agian klik-klak entzungo duzu. Normala da,
piztu eta itzali egiten da etengabe aukeraturako
potentzia erregulatzeko.
Plaka itzali ostean, aireztapena ez da eteten.
Normala da, zirkuitu elektronikoak hozteko da.