EU-1
Euskara
Nola erabili eskuliburu hau
• Eskuliburu honetan beheko taulan zehaztutako termino bereziak azaltzen dira.
Terminoa Esanahia
Claim Code License Code-a eskuratzeko, 25 karaktereko katea behar da.
License Code Lizentzia egiaztatzeko, 32 karaktereko katea behar da.
Lock Code File Ordenagailuko hardware-informazioan sartutako fitxategia.
Xehetasun gehiago jakiteko, ikusi “Lineaz kanpoko aktibazioa”.
Aktibazioa Lizentzia bat egiaztatzeko ekintza.
“The Issuing of the License File”
orria
Lineaz kanpoko aktibaziora sartzeko gunea.
License File “The Issuing of the License File” orritik deskargatu daitekeen
fitxategia.
License Code-a eskuratzea
Erabili arakatzailea webgune honetara sartzeko: http://edu.casio.com/all/activation/.
k Claim Code-a baduzu
Sartu Claim Code-a goiko webgunean. Guneak License Code-a jaulkiko dizu.
Adi!
• License Code-a jaulkitzeko, erabiltzaileak aldez aurretik erregistratuta egon behar du.
• Claim Code-a eta License Code-a ez dira gauza bera. Ezin duzu aktibatu Claim Code-a erabilita.
Oharra
• Softwarearen baliozkotasun-epea License Code-a eskuratzen duzun egunetik zenbatuko da.
k Claim Code-rik ez baduzu
Sartu goiko webgunera eta erosi License Code-a.